lunes, 11 de junio de 2007

SARA ETA ERLOJU MAGIKOA



Bazen behin, Sara izeneko 16 urte zituen neska. Familiarekin bizi zen eta hiriko institutuan batxilergoko 1. mailan zegoen. Matematika eta gimnasia bere klaseko saio gustukoenak ziren.

Sara zintzoa zen, bai klasean bai kanpoan beti pozik eta alai zegoen. Oso kirolari ona zen eta taldeko kideekin saskibaloian jokatzen zen goizetan nahiz arratsaldetan. Larunbat guztietan partidua jokatzen zen, beste taldekoen aurka.

Egun batean, klasetik etortzerakoan, etxeko egongelan zegoen erlojuari begirada bat bota ondoren, ondo ez zebilela konturatu zen. Berriro ordua ondo ipintzeko bi buelta eman zizkien erlojuaren orratzei.

Une horretan, orain arte ezagutu egin zuen mundua aldatu egin zen; izan ere, geroaldia ikusi ahal zuen: erizaindegian zegoen ohean etzanda eta ezin zituen besoak ezta hankak mugitu eta bizkarrezurrean izugarrizko mina zeukan. Izututa zegoen, baina, ez zekien zergatik zegoen gela arraro horretan.

Gelan medikuak eta Sararen gurasoak zeuden.
Sarak ezin zituen haien ahotsak entzun ,baina guztiz etsita eta triste zeudela iruditu zitzaion, eskerrak ez zeudela haserretuta edo behintzat hori zirudien.




Guztiz minduta, begiak itxi zituen eta berriro etxeko erlojua agertu zitzaion, oso arraroa iruditzen zitzaion,baina ziztu bizian, gehiago pentsatu barik atzerantz beste lau buelta eman zizkien orratzei.

Bat-batean, festa erdian zegoen lagunekin, dantzatzen eta ondo pasatzen.Nahiko berandu zen eta etxera joateko asmoz kalera atera zen Itziarrekin.

Itziar Sararen lagun mina zen eta kaletik autobusik ez zegoenez, Itziarri “autostopa” egitea bururatu zitzaion. Errepidean ez zegoen inor, isil-isilik zegoen dena: ez ziren entzuten ezta animalien ahotsak, ezta autoen motorrak ere.

Urrun-urrunetik ezin azkarrago zetorren auto gorri bat ikusi zuen .Sarak eskua altxatuz, atzamar lodia atera zuen “autostopa” egiteko asmoz,baina momentu horretan etxera itzuli zen.
Etxean ez zegoen inor dena isilean zegoen, baina bat-batean bere mugikorraren melodia entzuten hasi zen eta Sara korrika- korrika jakan zuen mugikorra hartzera abiatu zen. Itziar zen, bere lagun mina. Sara gonbidatu zuen festa batera joatera eta Sarak baietz esan zion.

Sara bere gelara joan zen eta armairutik zeukan arroparik politena jarri zuen. Makilatu ondoren, ispiluan begiratu ondoren prest zegoela iruditu zitzaion eta festara joateko unea ailegatu zenean.Itziarrek txirrina jo zuen.

Sara atea zabaltzera joan zen, baina justu une honetan Sarak aieru beldurgarri bat izan zuen…


Sonia Vergara 6.B

viernes, 8 de junio de 2007

BILBERTSOAK 2007





BILBERTSOAK 2006 - 2007

BERTSOLARITZA

5. mailakoak, kurtso osoan zehar, bertsoak prestatzen eta abesten egon gara.
Hemen duzue emaitza:

5. maila A

BILBO

Bilboko enparantzak
Benetan ederrak
Oso gustora gaude
Hemen Bilbotarrak.

Jende jatorrez dago
Beteta hiria
Harro fama daukagu
Baina ez da egia.

Gure hirian daude
Gauza oso politak
Guggenheim ikustera
Badatoz turistak.

Zazpi kaleetara
Hurbildu beharra
Hiriaren bihotza
Dugu Alde Zaharra.

Eta Aste Nagusian
Giroa alaia
Jaietan garrantzitsu
Dugu Marijaia.

Hemen egongo zara
Behera eta gora
Animatzen bazara
Etorri Bilbora.

5. maila B

AZTERKETAK

Ume azkarrak gara
Hori dugu uste
Azterketa denetan
Dugu hainbat neke
Betiko kontuekin
Gabiltza jo ta ke
Azterketa gehiegi
Jartzen dizkigute.

Guk nahiago genuke
Jolastu parkean
Zero jartzen digute
Txarto egitean
Txuleta aurkitzean
Eta kopiatzean
Penkatu egiten dugu
Ikasi ezean.

Klasean despistatu
Ta kalean adi
Pelota egiten diogu
Andereñoari
Bikain ateratzea
Guretzat opari
Guk egiten ditugu
Txuleta ugari.

Aste hontan ditugu
Hainbat azterketa
Ikasten eta ikasten
Joan da domeka
Etxera joango gara
Hamarrez beteta
Gaindituko ditugu
Azkarrak gara eta.

Haserre eta barre errima

bihurten dituen giltza,

kantuan askoz ederragoa

izan daitekeen poza

lortu nahian bazabiltza,

nahi duzun dena eta gehiago

hori da bertsolaritza.

Xabier Paia