viernes, 5 de diciembre de 2008

EUSKARAREN ETXEA



Abenduak 1ean, 6.mailako ikasleok Euskararen Etxera joan ginen.
Euskararen Etxea Bilboko San Inazion dagoenez, metroz joan ginen. Euskararen Etxera heltzean bi taldetan banatu gintuzten. Lau solairu daude baina guk bi baino ez genituen ikusi. Lehenago, lehenengo solairuan egon ginen, tren bat izango balitz bezala margotuta zegoen, bi zatitan zegoen banatuta: alde batetik, euskararen historia bideoetan eta bestetik panelak euskalkiak azaltzeko.
Bigarren solairuan euskarari buruzko ariketa batzuk egin genituen. Gero ordenagailu gelara joan ginen eta Euskararen Etxeko helbide elektronikoa erakutsi ziguten, Euskararen Etxeko helbidean sartu eta jolas batzuk egin genituen. Amaieran guztiok elkartu eta argazkia atera ziguten. Gero metrora joan ginen, eta handik eskolara.
Oso txango polita izan genuen.