viernes, 23 de octubre de 2009

OLERKI LEHIAKETA


BIDEBARRIETA LIBURUTEGIKO


ESKOLAKO LEHEN MOMENTUAK

Bederatziak puntuan dira
ordu madarikatua!
Txirrinak abisatu nahi digu
badela sartzeko ordua .
Eskailera zaharretan gora
bagoaz arnasestuka
guzti – guztiok lagunartean
elkarri txutsu – mutxika .
Usain arraroa nabaritzen da
gelara iristerakoan ,
ez al zituzten ireki leihoak
atzo arratsaldean?
Eta betiko moduan hasten dugu
eskolako egun berri bat .

Maialen Barandalla, 6.B




BASOA

Berde bizia
udazken horia
kolore guztiak
erakutsi behar.
Haizeak hostoak
mugitzen ditu
eta zure lurra
euriak busti.
Baso handia,
iluna eta,
batzuetan, argia.
Txoriek lurrak
alaitzen dituzte
eta oreinek lasterka
egin haietan.
Zenbat oroitzapen on.

Alberto Blasco, 5.A