lunes, 7 de junio de 2010

KALIREN ZAPATA

Bazen behin Fernando izoneko irakasee bat. Ile gutxí eta zuria zeukan, begi urdinak betaurrekoekin eta sudur luzea.

Ziur aski pentsatuko duzue bera dela ipuineko protagonista, ba ez, protagonista bere txakurra da, Kali.

Ez zen txakur handi eta ederra, ez pentsa. Izan ere Kali txiki eta baldarra zen. Marroia zen, belarri luzeak zituen, sudur txikia eta aho handia. Bere hankak txiki-txikiak ziren saltxitxen antzerakoak eta bizkarrean elurra bezain zuria zen orban bat zuen, borobila.

Kali atsegina eta lasaia zen, ez zen inoiz arazotan sartzen.

Fernandok egunero ematen zizkion paseo lasaiak asko gustatzen zitzaizkion.

Egun normal bat zen hura. Fernando lanetik itzuli berria zen. Bazkaltzen zegoen eta amaitutakoan Kali paseoan eramango zuen. KaIi, berriz, lo seko zegoen bero kuxin berdearen gainean. Dagoeneko bazkaldu zuen bazkaldu beharrekoa eta paseo aurreko siesta egin behar omen zuen, bezala.

Heldu zen paseo lasaiaren ordua, Kali eta Fernando prest zeuden. Atera ten etxetk eta Fernandok Kaliri jantzí zíon bern lepokoa. Lepoko gorri-berdea izar urdinekin. Paseoa hirian zehar zihoan, etxeen artetik. Parke batetik ere pasatzen zen, txikia eta belar askoduna.

Hortik pasatzean Fernando aulki batean jesarri zen eta KaIi bere ondoan. Kalik begiratu zuenean bankuko zulotik behera zerbait ikusi zuen. Behera (banku azpira) jaitsi zen. Berak ikusitakoa zera zen... Zapata polit bat!!! Eta hain polita ere, Kaliri pila bat gustatu zitzaion. Baina, zer esango ote zion Fernandok? Eta ez bazion uzten eramaten? Hori probatu beharra zegoen.

HaIa egin zuen. Zapata hartu eta bere ondora hurbildu zen. Fernandok Kali begiratu zuen eta Kalik Fernando. Inork ez zioen ezer. Azkenean Fernandok zera esan zuen:

-Zer, Kali? Gustuko al duzu zapata hori? Hala bada etxera eraman dezakezu.

Kalík erantzun moduan irribarre egin zion. Bai majoa zen bere jabea!

Pozik jauzika etxera joan ziren biak.

Iritsi bezain laster estrenatu zuen zapata Kalik. Zapata halakoa zen: koadro urdin eta gorriduna, zabala, 43 tailakoa eta zaharra, oso zaharra horregatik zegoen guztiz hondatuta. Hozka ota haginka egin zion nekatu zen arte. Ondoren bere gainean etzan eta geroago bere kuxinera eraman zuen berarekin lo egiteko, haur batek bere pelutxezko hartzatxoarekin egingo lukeen bezala.

Hurrengo goizean, Kali esnatu zenean Fernandok esan zion:

Badakizu zer egun den hurrengo ostequna? Zure urtebetetzea! Dagoeneko badituzu ia zortzi urte!

Kali pentsakor geratu zen. Hauxe pentsatu zuen: larunbata da, irailak 15. Hurrengo osteguna irailak 20, horrek esan nahi du bost egun falta direla nire urtebetetzerako>. Hori utzita zapataz gogoratu zen. EZ ZEGOEN!!! EZ ZEGOEN!!! Ezinezkoa zen. Non ote zegoen? Bila eta bila hasi zen baina ez zen inon ere agertzen. Azkenean amore eman zuen. Baina triste jarri zen.

HaIa ere Fernando pozez kantari zegoen. Zergaitik ote? Hau misterioa.

Agian loteria egokitu zitzaion.

Agian neskalaguna aurkitu zuen.

Agian Kali horrela ikusita pozten zen.

KaIik janaria han zeukan, muturraren aurrean. Jaten hasi zen. Baina ezin zuen zapata burutik kendu. Non ote zegoen?

Heldu zen siestaren ordua. Lo egin zuen.

Baita paseoarena ere. Eta irten ziren, noski.

Horrela pasatu ziren egunak eta gauak eta egunak eta gauak eta egunak eta gauak.

Azkenean iritsi zen eguna. Kaliren urtebetetzea.

Esnatu zen Kali. Hasi zen etxetik bueltaka Fernandoren bila; hau ere desagertua baitzen Aurkitu zuen. Bere gelan zegoen armairutik zerbait atera nahian. Atera zuenean KaIi ikusi eta susto ederra hartu zuen. Orduan armairutik ateratakoa Kaliri eman eta esan zion:

-Zorionak laguntxo!

Kalik opari hura ireki eta ikusi zuen zer zen. Bere zapata!!! Baina... konponduta zegoen! Ze ondo!

Argitu zen misterioa. Fernandok hartu zion zapata konpondu eta bere urtebetetzean emateko.

Gau horretan berriro ahal izan zuen lo egin bere zapata “osito de pelutxe” rekin.