jueves, 31 de mayo de 2007

LAGUN BERRIAK



Bazen behin Euskal Herriko herri txiki batean eskola bat . Eskola hori ez zen normala ume guztiak Euskal Herrikoak zirelako eta garai horretan eskoletan leku ezberdin askotako umeak egoten ziren. Herri horretan ez zegoen atzerritarrik eta horregatik izango zen. Hori uste dut nik!

Eskolako patioa zabala da, lauki formarekin, zabuak dauzka, iturri bat, saskibaloian jokatzeko saskiak, futbolerako zelaia eta ateak.
Atsedenaldietan umeek gauza desberdinak egiten dituzte, batzuek soka-saltoan jolasten dute, beste batzuek futbolean edo saskibaloian eta besteek zabuetan …

Aurten ere beti bezala umeak uda eta gero klasera joan dira. 4.mailako klase batean beltzaran bat joan da, eskola guztian ez dago atzerritarrik, bakarra da, bere izena Bufo da. Jolastorduan Bufo jo egin dute, burla egin diote eta gauza gehiago. Hurrengo egunean berdin eta hurrengoan ere bai, azkenean utzi zioten jotzeari. Bufo izkina batean egoten zen baina egun batean beste ume berri bat etorri zen bere klasera. Txinatarra zen eta Tuko zuen izena, jolastorduan bera ere jo egin dute hurrengo egunean ere bai eta hurrengoan… Azkenean utzi zioten jotzeari. Bufo eta Tuko elkarrekin jolasten zuten. Bufok erakusten zizkion Tukori bere herri edo hiriko jolasak eta Tukok Bufori.

Bufo beltzarana Euskal Herrira etorri da ez daukalako dirurik bizitzeko eta oso urrunetik etorri da. Bufo pertsona ona, ikasle ona eta batez ere bihotz onekoa da. Arropa zaharra darama, zapatak ez dira oso onak gainera apurtuta daude baina berari ez zaio inporta, gutxienez badauka.

Tuko txinatarra da aurten etorri da Euskal Herrira bere gurasoek ezin baitute gehiago zaindu, ez pentsa ez dutela maite, izan ere, hauek ere ez baitute dirurik zaintzeko eta bizitzeko ere ez. Horregatik utzi behar izan zuten umeak zaintzen dituzten leku batean. Tuko adoptatua da Euskal Herriko guraso batzuek adoptatu zuten eta hemen bizi da orain. Tukok gurearen moduko arropa darama ez garestia ez ezer.
Behin klaseko batek Bufo eta Tuko ikusi zituen jolasten eta dibertigarria iruditu zitzaionez ikusten geratu zen. Bere gelakoak haserretu egin ziren baina jolasten jarraitu zuten. Neska horri ez zitzaion inporta eta lagunei esan zien ikusteko baina bere gelakoek ezetz esan zioten. Apurka-apurka gero eta ume gehiago zeuden ikusten eta guztiek jolastu nahi zuten beraiekin, oso dibertigarria iruditu zitzaielako neskaren lagunak ere bazeuden. Eta batek esan zuen:

-Guk ere jolastu al dugu zuekin?

Bufok eta Tukok baietz esan zuten buruarekin, jolasten hasi ziren eta oso ondo pasatu zuten. Hurrengo egunean joko berriak egin zituzten baina euskaldunek ere beraien jolasak erakutsi zizkieten eta oso ondo pasatu zuten.

Agian etorkizunean Bufok eta Tukok beren herrira joateko aukera izango dute baina nik uste dut ez dutela nahiko. Zuk zer uste duzu?.
Lore Guillen. 4.C

martes, 29 de mayo de 2007

ESKOLAKO JAIA, 2007





EKAINAREN, 2an PROGRAMA/EGITARAUA







kirolak polikiroldegian
patioko jokuak
tailerrak
euskal dantzak
pregoia eta diplomen emanaldia
txikien bazkaria
gurasoen bazkaria



  • berbena
  • jaiaren amaiera

ONDO PASA!

Mi Koleta 2007



ZORIONAK NESKA!




Maiatzaren 9a.

Maiatzaren 9an, arratsaldeko seietan, udaletxera heldu ginen neba, aita, ama eta laurok. Han gure andereñoekin elkartu ginen. Mikoleta sariak banatu behar zituzten egun horretan.

Txalaparta hasi zenean, eskaileratan gora igo ginen eta arabiar aretora sartu ginen. Umeak, gurasoak eta andereño guztiak gela barruan geundenean, Alkatea etorri zen.
Alkatea, zeraman papera, irakurtzen hasi zen eta gu agurtu eta zoriondu ondoren esan zuen 750 ipuin aurkeztu zirela eta epaimahaiak irakurri eta gero 25 aukeratu zituztela.
Epai-mahiko bat saridunen izenak esaten hasi zen. 3.arena esan zuenean ni urduritzen hasi nintzen. Bigarrenarekin are gehiago. Lehenengo postua esan zutenean nire ipuinaren izenburua esan zuten. Hori poza! Alkatearengana joan nintzen eta bizikleta, kaskoa, joko bat eta iazko Mikoleta-ipuinen bilduma eman zizkidaten.
Bere kategorian, nebari bigarren saria eman zioten: CD-player bat.
Geroago, irabazleen andereñoen izenak esan zituzten. Andereñoei jolas bat eta liburu polit bat oparitu zieten. Sari banaketaren ostean irabazle guztion argazkia egin genuen. Eta bukatzeko pintxo gozoak eta edariak atera zituzten.

viernes, 4 de mayo de 2007

Visita al ARRIAGA


EN LA GRAN ESCALINATA DE ENTRADA NOS HICIMOS ESTA FOTO.