sábado, 14 de junio de 2008

MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA

Ipuinak irakurri nahi baduzue, sakatu izenaren gainean. Si queréis leer los cuentos, clicad encima de los nombres, en la web del cole.

jueves, 12 de junio de 2008

ekaina, 11


MI KOLETA 2008
BILBOKO UDALA

mikoleta2008



ZORIONAK!

viernes, 6 de junio de 2008

MI KOLETA 2008-SARIAK

BART GAUEKO MISTERIOA

Parisen, Abenduaren 2an.
Eguneroko kuttuna:
Atzo ikusi nuena kontatzeko beharrean nago, inoiz ikusitako gauza bat da.
Ni lotan nengoela oihu bat entzun nuen gau erdian. Leihotik begiratu nuen eta nire etxe aurreko etxean neska bat ikusi nuen, hilda zegoela iruditu zitzaidan, eta haren atzetik mutil bat, beltzez jantzita.
Poliziari deitu nion, esan nien gertatutako guztia eta esan zidaten goizean ikertzen hasiko zirela.
Ni detektibe pelikulen eta liburuen irakurle eta ikusle amorratua naizenez nire kabuz ikertzen hasiko naiz.
Parisen, Abenduaren 3an.
Eguneroko kuttuna:
Gaur euria ari du eta altxatu ostean nire etxe aurreko etxean sartu naiz inor ikusi gabe.
Barruan nengoela etxea hutsik ikusi dut eta ate batzuk giltzaz itxita zeuden eta inor bizi ez zela ematen du.
Ez dut gaur ezer entzun baina ezta ikusi ere, baina ezin dut inor sartzen ikusi, atea kalearen beste aldean dago.





Parisen, Abenduaren 4an.
Eguneroko kuttuna:
Ba dira hiru egun ezer ez dakidala eta ez dut uste honen egia jakingo dudanik. Poliziek deitu egin didate eta ez dakitela ezer esan didate, arrastorik ez.
Esan beharra dut beldur naizela eta zoratuta nagoela pentsatzen ari da jendea.


Parisen, Abenduaren 5ean.
Eguneroko kuttuna:
Gaur arratsaldean zaratatxo bat entzun dut kaletik eta begiratu dudanean jakin dut polizia zela.
Kalera irten naiz poliziari laguntzeko eta gogoratu dut beste egunean ate batzuk giltzaz itxita zeudela eta poliziarekin haien atzetik zer zeuden ikusi al nuen (kuriositate asko nuen).
Ate batetik sartu gara ez zegoen ezer, bakarrik traste zaharrak eta garrantzi gabeko gauzak. Horrela egin dugu ate guztiekin eta ezertxo ere ez zegoen. Poliziak esan dit ia lotan nengoen baina nik ezetz esan dut eta ezinezkoa zela inor hil ez delako.

Parisen, Abenduaren 6an.
Eguneroko kuttuna:
Bueltak eta bueltak eman ondoren pentsatu dut amets bat izango zela eta hori pentsatzen dut baina nire barruan ba dakit zerbaitek esaten didala egia dela. Gero nire etxe aurreko etxearen lorategira ikustera sartu naiz baina ez dut ezer-ezer aurkitu.
Parisen, Abenduaren 7an.
Eguneroko kuttuna:
Pentsatu behar dut, eta horregatik opor batzuk hartzea pentsatu dut, Erromara adibidez
Ez dakit zenbat denbora egongo naizen, aste bat edo 5 egun baina niretzat garrantzitsuena da hau dena ahaztea.
Bidaiatzea asko gustatzen zait, benetan.

Parisen, Abenduaren 8an.
Eguneroko kuttuna:Ba daukat bidaia hartuta Erromara joateko, bihar aterako da hegazkina, goizean. Hau ondo etortzea espero dut, dena burutik kentzeko. Bakarrik pentsatzeagatik dardarka hasten naiz.
Espero dut Erroman primeran pasatzea opor hauek merezi ditut, ezta?
Erroman, Abenduaren 9an.
Eguneroko kuttuna:Erromara heldu naiz eta hotela benetan zoragarria da, luxuz betea, gaur oso nekatuta nago ezin dut ia idatzi ere egin.
Gaur deskantsatu egingo dut eta bihar Erroma ikusten hasiko naiz.

Erroman, Abenduaren 11an.
Eguneroko kuttuna:
Atzo ezin izan nizun idatzi egun guztia Erroma ikusten egon nintzen. Gauza pila ikusi ditut koliseoa, Vatikano hiria, museoak, katedralak,...
Gero afaltzera joan nintzen jatetxe batera, pizza bat jan nuen benetan gozoa.
Gaur ere jatetxe batera joan naiz eta pasta jan dut, oso gozoa ere bai.
2 egun daramatzat Erroman eta primeran ezagutuko banu bezala dirudi.
Atzo hotelean nengoela nire ohera sartu eta lo geratu nintzen.

Erroman, Abenduaren 13an.
Eguneroko kuttuna:
2 egun hauetan ezin izan dut idatzi oso lanpetuta egon naiz Erroma ikusten, pena ematen dit bihar itzultzea baina bidaiak normalean ez dira betirako.
Eguerdian hartuko dut hegazkina gauza pila bat erosi ditut lagunentzat eta familiarentzat.


Parisen, Abenduaren 14an.
Eguneroko kuttuna:
Gaur Parisera heldu naiz eta gaur arratsaldean zinemara joan naiz eta benetan gauza harrigarri bat gertatu zait.
Zineman “argi misteriotsua” deitutako pelikula bat ikusten nengoela nik ikusitako neska eta mutilak ikusi ditut eta benetan barregarria da eta poliziari dena esan diot eta ulertzen dut, ni ez nengoen bitartean egin amaitu dute pelikula eta atea kalearen beste aldean zegoenez ez nuen ezer ikusi ere egin, gaur telebistan agertu naiz, eta jende guztiak pelikula bat zela jakin du niretzat hau oso pozgarria da orain ez dut pentsatzen zoratuta nagoenik. Bai istorio polita!
SARA FERNÁNDEZ 6.A