jueves, 31 de mayo de 2007

LAGUN BERRIAK



Bazen behin Euskal Herriko herri txiki batean eskola bat . Eskola hori ez zen normala ume guztiak Euskal Herrikoak zirelako eta garai horretan eskoletan leku ezberdin askotako umeak egoten ziren. Herri horretan ez zegoen atzerritarrik eta horregatik izango zen. Hori uste dut nik!

Eskolako patioa zabala da, lauki formarekin, zabuak dauzka, iturri bat, saskibaloian jokatzeko saskiak, futbolerako zelaia eta ateak.
Atsedenaldietan umeek gauza desberdinak egiten dituzte, batzuek soka-saltoan jolasten dute, beste batzuek futbolean edo saskibaloian eta besteek zabuetan …

Aurten ere beti bezala umeak uda eta gero klasera joan dira. 4.mailako klase batean beltzaran bat joan da, eskola guztian ez dago atzerritarrik, bakarra da, bere izena Bufo da. Jolastorduan Bufo jo egin dute, burla egin diote eta gauza gehiago. Hurrengo egunean berdin eta hurrengoan ere bai, azkenean utzi zioten jotzeari. Bufo izkina batean egoten zen baina egun batean beste ume berri bat etorri zen bere klasera. Txinatarra zen eta Tuko zuen izena, jolastorduan bera ere jo egin dute hurrengo egunean ere bai eta hurrengoan… Azkenean utzi zioten jotzeari. Bufo eta Tuko elkarrekin jolasten zuten. Bufok erakusten zizkion Tukori bere herri edo hiriko jolasak eta Tukok Bufori.

Bufo beltzarana Euskal Herrira etorri da ez daukalako dirurik bizitzeko eta oso urrunetik etorri da. Bufo pertsona ona, ikasle ona eta batez ere bihotz onekoa da. Arropa zaharra darama, zapatak ez dira oso onak gainera apurtuta daude baina berari ez zaio inporta, gutxienez badauka.

Tuko txinatarra da aurten etorri da Euskal Herrira bere gurasoek ezin baitute gehiago zaindu, ez pentsa ez dutela maite, izan ere, hauek ere ez baitute dirurik zaintzeko eta bizitzeko ere ez. Horregatik utzi behar izan zuten umeak zaintzen dituzten leku batean. Tuko adoptatua da Euskal Herriko guraso batzuek adoptatu zuten eta hemen bizi da orain. Tukok gurearen moduko arropa darama ez garestia ez ezer.
Behin klaseko batek Bufo eta Tuko ikusi zituen jolasten eta dibertigarria iruditu zitzaionez ikusten geratu zen. Bere gelakoak haserretu egin ziren baina jolasten jarraitu zuten. Neska horri ez zitzaion inporta eta lagunei esan zien ikusteko baina bere gelakoek ezetz esan zioten. Apurka-apurka gero eta ume gehiago zeuden ikusten eta guztiek jolastu nahi zuten beraiekin, oso dibertigarria iruditu zitzaielako neskaren lagunak ere bazeuden. Eta batek esan zuen:

-Guk ere jolastu al dugu zuekin?

Bufok eta Tukok baietz esan zuten buruarekin, jolasten hasi ziren eta oso ondo pasatu zuten. Hurrengo egunean joko berriak egin zituzten baina euskaldunek ere beraien jolasak erakutsi zizkieten eta oso ondo pasatu zuten.

Agian etorkizunean Bufok eta Tukok beren herrira joateko aukera izango dute baina nik uste dut ez dutela nahiko. Zuk zer uste duzu?.
Lore Guillen. 4.C

No hay comentarios: